2013ko DANBORRADA

(Abajo en castellano)

  Urtero bezala data hauetan, danborradaren gaia jorratzen hasi gara eta Batzordearen lehenengo bileraren ostean, bertan hartutako erabakiak jakinarazten dizkizuegu:

    LEHENTASUNEZKO IRIZPIDEAK:
    -Ikusita urterik urtera danborradako partaidetza kopurua hasten ari dela, hainbat irizpide ezarri ditugu danborradako zerrendetan lehentasuna izateko. Ezarritako irizpideak ondorengoak dira: lehenengoa, lehentasuna izango dute azken 4 urtetan parte hartu duten pertsonek, ondoren azken 3 urteetakoek, azken 2 urteetakoek… Irizpide hau kontuan hartzeko, aipatutako urteetan justifikatutako faltak kontuan hartuko dira; behar bezala arrazoitu ondoren zergatik ez zen urte horretan parte hartu. Bigarrena, irizpide hauekin batera, aintzinatasuna hartuko da kontuan (danborradan zenbat urte daramaten).
    -Irizpide hauek kontuan hartu ondoren eta izenemateko epea igarota, kide berrientzako plazarik egongo balitz, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira: lehenengoa, Herriako danborradan lehenengo aldiz parte hartu nahi duen edozeinek, Elkarteko edo danborradako edozein kideren babesa izan beharko du. Bigarrena, auzotarrek edo auzoko gizarte, kultura... ekintzetan parte hartzen duten pertsonek lehentasuna izango dute.

    IZENEMATEAK NOIZ ETA NOLA:
    -2013ko danborradan izenemateko, abenduaren 10a aurretik egin behar duzue; Herria Tabernako barran utziz, Herria Elkarteko helbidera bidaliz (Ikatz Kalea, 14 Behea), edo posta elektronikoz (herriakultur@euskalnet.net), gutun honen behekaldean eskatzen ditugun datuak behar bezala osatuz.
    -Abenduaren 10a eta 15a bitartean kide bakoitzari plaza duzuen baieztatuko zaizue.
    -Abenduaren 15a eta 30a artean ordainketa egingo da (30 Euro), Herria Tabernako barran edo Euskadiko Kutxako 3035.0075.48.0750053460 Kontu Korronte zenbakian diru sarrera eginez (ez ahaztu izena jartzea). Aipatutako datetan ez bada diru sarrera egiten, ez da plazarik gordeko.
    -Ondoren, boletoak banatuko dira, kide bakoitzak kuotako dirua berreskuratu ahal izateko.

Entseguen datak ondorengoak izango dira:
    -Urtarrilaren 9, 10, 14, 15 eta 17an; 19:30ean.
    -Urtarrilaren 13an, igandea, 17:00etan.
    -Urtarrilaren 16an, asteazkena, entsegu orokorra txarangarekin.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

              Como todos los años por estas fechas, nos ponemos en marcha con el tema de la tamborrada y tras una primera reunión de la comisión os informamos de lo que en ésta se ha decidido:

    CRITERIOS DE PRIORIDAD
    - En vista de que la lista de miembros de la tamborrada crece cada año, hemos introducido unos criterios para establecer el orden de prioridad para tomar parte en la tamborrada. Los criterios establecidos son los siguientes: 1º  Tendrán prioridad los miembros que hayan participado los 4 últimos años, posteriormente los 3 últimos, los 2 últimos, ... A estos efectos se tendrá en cuenta la falta justificada de alguno de estos años teniendo que comunicar el motivo por el que  no se  participo. 2º Junto a estos criterios se tendrá en cuenta la antigüedad (numero de años) en la tamborrada.
    -Tras aplicar estos criterios y pasado el plazo para apuntarse si quedaran plazas para nuevos miembros, se aplicarían los siguientes criterios: 1º Toda persona que quiera apuntarse  por primera vez en la tamborrada del Herria deberá ser avalada por algún miembro de la sociedad o de la tamborrada. 2º Tendrán prioridad las personas del barrio o que desarrollen alguna actividad social, cultural, etc en el barrio.

    CÓMO Y CUÁNDO APUNTARSE   
    - Para apuntarte a la tamborrada-2.013 debes hacerlo antes del 10 de diciembre, dejando en la barra del Herria, enviando por correo a Herria Elkartea (Ikatz Kalea, 14 - behea), o por correo electrónico a herriakultur@euskalnet.net  la parte inferior de esta hoja debidamente rellenada.
    - Del 10 al 15 de diciembre se confirmarán las plazas a cada miembro.
    - Del 15 al 30 de diciembre se realizará el pago de la cuota (30euros) en la barra de Herria taberna o realizando ingreso en la c/c de Caja Laboral 3035.0075.48.0750053460 indicando el nombre del participante. De no hacerse efectivo el pago de la cuota en el plazo previsto no se reserva el sitio.
    - Posteriormente se repartirán los boletos para que cada miembro pueda recuperar el importe de la cuota.

- Las fechas de los ensayos serán:
    * 9, 10, 14, 15, 17  de enero; a las 19:30 horas.
    * 13 de enero, domingo a las 17:00h.
    * 16 de enero miércoles a las 19:00 ensayo general con txaranga.

Comentarios