EUSKARAREN EGUNA 2014



Aurten ere Euskararen Eguna ospatu dugu auzoan ekimen asko eta asko aurrera eramanez.
    Aurten ere auzoko eragile askok hartu dute parte ekimen hauetako antolakuntzan, besteak beste, Auzo elkartea, Karmengo jaiak batzoardea, AEK,
 Herria elkartea, Arrano Beltza Euskal Tokia, Kresala elkartea, Kai Harripe, EHE, Kantu Jira eta Herri Dantza, Haraino Taldea, Udalaren Txistulari Banda, Urgullpeko gazteak, Orixeko Gurasoak, Orixe Ikastola, Kale Lagunak, Alde Zaharra Kirol Elkartea.
    Ikusten den bezala euskararen aldeko apostua auzoko eragile gehienek egiten dute.
    Orain falta dena da apostu hori  urteko egun bakarrean ez geratzea, hor dugu aurtengo Korrika, beste aukera bat denon artean euskarari beste bultzada bat emateko. Euskararen Eguna egunero !

Comentarios